Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 8:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna Moisi minçatu citzaioen, erraten cielaric:

2. Har çatzu Aaron bere semeequin, hequien soinecoac eta gançutzeco olioa, bekatuarençateco aratchea, bi ahari eta sasquia airisequin,

3. Eta baldarna gucia bilaracico duçu tabernacle-sarcera.

4. Moisec eguin çuen Jaunac manatu beçala. Eta tabernacleco athe aitzinera bilaraciric oste gucia,

5. Erran çuen: Hau da Jaunac eguitea manatu duena.

6. Eta ordu berean erakarri cituen Aaron eta haren semeac. Eta hequiec garbitu ondoan,

7. Aphez-handiari jaunci cioen liho-harizco athorra, guerricoaz tincatzen çuelaric eta jaunzten cioelaric athorra gorrimorea; eta soinera eman cioen soingainecoa,

8. Eta lokarriaz tincatzen çuelaric, lothu cioen bulharretacoari ceinaren gainean iscribatuac baitziren hitz hauquiec: Irakaspena eta Eguia.

9. Burucoa ere eçarri cioen buruan, eta hartan, belharraren gainean urhezco xafla icen sainduaz consecratua, Jaunac berari manatu cioen beçala.

10. Eta hartu çuen gançutzeco olioa, eta hartaz ferecatu çuen tabernaclea eta hartaco tresneria gucia.

11. Eta aldarea sainduestean, çazpi aldiz ihinztatu ondoan, gançutu cituen hura eta hartaco tresna guciac; eta garbitzeco uncia bere azpicoarequin olioz sainduetsi çuen.

12. Aaron gançutu eta consecratu çuen olioa ixuriz haren buruaren gainera.

13. Haren semeac ere erakarriric, jaunci ciozcaten liho-harizco athorrac, eta erricoac eçarri, eta burucoac jaunci, Jaunac manatu içan çuen beçala.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 8