Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 7:5-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta apheçac aldare gainean erreco ditu: hori da Jaunaganaco isensua hobenarençat.

6. Aphez odoleco guiçonqui guciec leku sainduan janen dute haragui horietaric, sainduren saindu direlacotz.

7. Bitima bekatuarençat escaincen den beçala, orobat escainia içanen da hobenarençat: bi bitimençat legue bera içanen da: bitima içanen da escaincen duen apheçarençat.

8. Holocaustaco bitima escaincen duen apheçac içanen du haren larrua.

9. Eta irinezco sacrificio guciac, labean eta criselan erretzen direnac edo çarthaguinan xuxencen, escaincen dituen apheçarençat içanen dira.

10. Içan ditecen olioz bustiac, edo idorrac, Aaronen seme gucien artean bardinqui phartituac içanen dira.

11. Hau da Jaunari escaincen çaizcoen baquezco bitimen leguea:

12. Esquer-onezco escainça balin bada, escainico dira ogui alchagarrigabeac olioz bustiac, eta ophil airisac olioz gançutuac, eta irin cethabatua erreric, eta causerac olioarequin orhatuac;

13. Eta ogui alchatuac ere, esquer-onezco bitima, baquezco sacrificiotzat imolatzen denarequin:

14. Hequietaric bat Jaunari picainçat escainico çaio, eta bitimaren odola ixurcen duen apheçarençat içanen da.

15. Egun berean janen dira bitimaren haraguiac, eta hequietaric ez da biharamun goiz arteo batere gueldituco.

16. Norbaitec botuz edo bere oldetara bitima bat escaincen badu, hura ere egun berean janen da: bainan biharamuneco guelditzen bada cerbait, jatea haiçu da;

17. Bainan hirugarren egunean kausitzen den gucia, suaz ahitua içanen da.

18. Norbaitec baquezco bitimaren haraguietaric hirugarren egunean jaten badu, escainça alfer bilhacatuco da, eta escainçaileari etzaio baliatuco: bainan aitzitic, holaco jaquiaz lohitu dena, legue haustez hobendun içanen da.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 7