Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 7:27-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Norc-ere odola janen baitu, bere populuaren artetic xahutua içanen da.

28. Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:

29. Minça çaite Israelgo semeei, erraten dioçutelaric: Jaunari baquezco bitima escainico duenac, hambatequin escaint beça sacrificioa ere, erran nahi da, hartaco libacioneac.

30. Escuetan iduquico ditu bilgorra eta bulhar-artea: eta biac escainiz, Jaunari consecratu dituenean, emanen diozca apheçari,

31. Ceinac erreco baitu bilgorra aldare gainean: bainan bulhar-artea içanen da Aaronen eta bere semeençat.

32. Baquezco bitimen escuineco sorbalda ere, picain beçala, apheçari erorico çaio.

33. Aaronen semeetaric, odola eta bilgorra escaini dituenac, sorbalda escuina ere bere pharte içanen du.

34. Ecen hartu ditut Israelgo semeen ganic, hequien baquezco bitimetaric, ene aitzinean alchatzen den bulhar-artea, eta ebaquitzen den sorbalda, eta Aaron apheçari eta haren semeei eman ditut, bethi iraunen duen legue batez Israelgo populu gucia baithan.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 7