Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 7:23-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Erroçute Israelgo semeei: Ez duçue janen ardiaren, idiaren eta ahunçaren bilgorretic.

24. Berce asco gaucetaco erabiliren duçue hiliquiaren edo ihiciac atzeman duen aciendaren bilgorra.

25. Jaunari usain goçotan escaini behar çaioen bilgorretic janen duena, bere populuaren artetic xahutua içanen da.

26. Halaber abereen odoletic, nahiz hegastinenetic, nahiz aciendenetic, ez duçue jateco harturen.

27. Norc-ere odola janen baitu, bere populuaren artetic xahutua içanen da.

28. Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:

29. Minça çaite Israelgo semeei, erraten dioçutelaric: Jaunari baquezco bitima escainico duenac, hambatequin escaint beça sacrificioa ere, erran nahi da, hartaco libacioneac.

30. Escuetan iduquico ditu bilgorra eta bulhar-artea: eta biac escainiz, Jaunari consecratu dituenean, emanen diozca apheçari,

31. Ceinac erreco baitu bilgorra aldare gainean: bainan bulhar-artea içanen da Aaronen eta bere semeençat.

32. Baquezco bitimen escuineco sorbalda ere, picain beçala, apheçari erorico çaio.

33. Aaronen semeetaric, odola eta bilgorra escaini dituenac, sorbalda escuina ere bere pharte içanen du.

34. Ecen hartu ditut Israelgo semeen ganic, hequien baquezco bitimetaric, ene aitzinean alchatzen den bulhar-artea, eta ebaquitzen den sorbalda, eta Aaron apheçari eta haren semeei eman ditut, bethi iraunen duen legue batez Israelgo populu gucia baithan.

35. Hori da Jaunaren ceremonietan Aaronen eta bere semeen gançupeneco çucena, Moisec erakarri cituen egunetic apheztasuneco eguimbideac bethe cetzatençat:

36. Eta hori da Jaunac manatu duena emana içan çaquioten Israelgo semeez ondocoen ondoco bethico legue baten bidez.

37. Horrelacoa da bekatuarençateco eta hobenarençateco holocaustaco eta sacrificioco leguea, eta consecrationecoa, eta baquezco bitimetacoa,

38. Jaunac Moisi eman içan dioena Sinaico mendian, Israelgo semeei gaztiatu cioetenean, Jaunari eguin ciotzaten beren escainçac Sinaico mortuan.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 7