Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 7:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Halaber hau da hobenarençateco bitimaco leguea, sainduren saindu baita.

2. Hortacotzat, holocausta imolatzen den lekuan hila içanen da hobenarençateco bitima ere: haren odola ixuria içanen da aldarearen inguruan.

3. Hartaric escainico dira buztana eta guibel-erraiac estalcen dituen bilgorra,

4. Bi guelçurrinac eta sahetsen ondoan den gança, eta guibelaren sarea guelçurrinequin.

5. Eta apheçac aldare gainean erreco ditu: hori da Jaunaganaco isensua hobenarençat.

6. Aphez odoleco guiçonqui guciec leku sainduan janen dute haragui horietaric, sainduren saindu direlacotz.

7. Bitima bekatuarençat escaincen den beçala, orobat escainia içanen da hobenarençat: bi bitimençat legue bera içanen da: bitima içanen da escaincen duen apheçarençat.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 7