Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 7:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Halaber hau da hobenarençateco bitimaco leguea, sainduren saindu baita.

2. Hortacotzat, holocausta imolatzen den lekuan hila içanen da hobenarençateco bitima ere: haren odola ixuria içanen da aldarearen inguruan.

3. Hartaric escainico dira buztana eta guibel-erraiac estalcen dituen bilgorra,

4. Bi guelçurrinac eta sahetsen ondoan den gança, eta guibelaren sarea guelçurrinequin.

5. Eta apheçac aldare gainean erreco ditu: hori da Jaunaganaco isensua hobenarençat.

6. Aphez odoleco guiçonqui guciec leku sainduan janen dute haragui horietaric, sainduren saindu direlacotz.

7. Bitima bekatuarençat escaincen den beçala, orobat escainia içanen da hobenarençat: bi bitimençat legue bera içanen da: bitima içanen da escaincen duen apheçarençat.

8. Holocaustaco bitima escaincen duen apheçac içanen du haren larrua.

9. Eta irinezco sacrificio guciac, labean eta criselan erretzen direnac edo çarthaguinan xuxencen, escaincen dituen apheçarençat içanen dira.

10. Içan ditecen olioz bustiac, edo idorrac, Aaronen seme gucien artean bardinqui phartituac içanen dira.

11. Hau da Jaunari escaincen çaizcoen baquezco bitimen leguea:

12. Esquer-onezco escainça balin bada, escainico dira ogui alchagarrigabeac olioz bustiac, eta ophil airisac olioz gançutuac, eta irin cethabatua erreric, eta causerac olioarequin orhatuac;

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 7