Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 6:20-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Hau da Aaronec eta bere semeec Jaunari escaini behar diotena beren gançu-egunean. Bethiereco sacrificiotan escainico dute irin cethabatutic ephi baten hamargarrena, erdia goicean eta erdia arratsean,

21. Olioz bustiric çarthaguinan friguitua içanen da. Eta hura beroric usain goçoenetan Jaunari escainico dio

22. Apheçac, ceina çucembidean bere aitaren ondoco jarria baita; eta gucia erreco du aldare gainean.

23. Ecen suac oso-osoa iretsi behar du aphecen sacrificioa, eta nihorc ez du hartaric janen.

24. Guero Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:

25. Erroçute Aaroni eta bere semeei: Hau da bekatuarençateco bitimaco leguea: Jaunaren aitzinean imolatua içanen da, holocausta escaincen den toquian. Sainduren saindu da.

26. Esqueincen duen apheçac, hura janen du leku sainduan, tabernacleco lorioan.

27. Haren haraguiac uquituco dituena sainduetsico da. Haren odoletic çortac jauzten balira soineco baten gainera, leku sainduan xahutua içanen da.

28. Haren erretzeco erabili den lurrezco uncia hautsia içanen da; uncia cobrezcoa balin bada, thorratua içanen da eta urez garbitua.

29. Aphez odoleco guiçonqui guciec haren haraguietaric janen dute, ceren sainduren saindu baita.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 6