Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 6:11-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Erauncico ditu lehembicico soinecoac, eta berce batzuec jaunciric, campetaric hautsac atheratuco ditu, eta toqui arras garbi batean errearacico ditu azquen phindarreraino.

12. Bainan aldarean kaldan egonen da bethi sua, ceina hacico baitu apheçac, egun guciz goicetan egurrac emanez; eta holocausta eçarriric, gainean erreco du bitima baquezcoen bilgorra.

13. Hori da bethi iraunen duen sua, behinere aldarean iraunguitzera utzico ez dena.

14. Huna Aaronen semeec Jaunaren aitzinean eta aldarearen aitzinean escainico dituzten sacrificioetaco eta libacionetaco leguea:

15. Apheçac olioz bustia den irin cethabatutic ahur bat hartuco du, eta irinaren gainean den isensu gucia; eta hura aldare gainean erreco du, Jaunari usain goçoeneco çaioen orhoitzapen bat beçala:

16. Ordean gaineraco irina, Aaronec bere semeequin janen du alchagarriric gabe; eta hura janen du leku sainduan, tabernacleco lorioan.

17. Alchagarriric ez da eçarrico, ceren hartaric pharte isensu beçala Jaunari escaincen baitzaio. Sainduren saindu içanen da, bekatuarençat eta hobenarençateco bitima beçala.

18. Aaronen odoleco guiçonquiec bakarric hartaric janen dute. Hori legue bat Jaunaren facrificioen gainean bethicoa içanen da çuen ondoregoa gucian. Hortan kutsatuco dena sainduetsico da.

19. Jauna oraino-ere Moisi minçatu citzaioen, erraten cioelaric:

20. Hau da Aaronec eta bere semeec Jaunari escaini behar diotena beren gançu-egunean. Bethiereco sacrificiotan escainico dute irin cethabatutic ephi baten hamargarrena, erdia goicean eta erdia arratsean,

21. Olioz bustiric çarthaguinan friguitua içanen da. Eta hura beroric usain goçoenetan Jaunari escainico dio

22. Apheçac, ceina çucembidean bere aitaren ondoco jarria baita; eta gucia erreco du aldare gainean.

23. Ecen suac oso-osoa iretsi behar du aphecen sacrificioa, eta nihorc ez du hartaric janen.

24. Guero Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:

25. Erroçute Aaroni eta bere semeei: Hau da bekatuarençateco bitimaco leguea: Jaunaren aitzinean imolatua içanen da, holocausta escaincen den toquian. Sainduren saindu da.

26. Esqueincen duen apheçac, hura janen du leku sainduan, tabernacleco lorioan.

27. Haren haraguiac uquituco dituena sainduetsico da. Haren odoletic çortac jauzten balira soineco baten gainera, leku sainduan xahutua içanen da.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 6