Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 6:1-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna berriz ere Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:

2. Norc-ere bekatu eguin baituque, eta Jauna erdeinatuz, bere lagunari ukatu baitioque çaincera fidatua içan çaioen gauça, edo borchaz cerbait kendu baituque, edo amarruz atzeman,

3. Edo gauça galdua kausitu baituque, eta ukatzean cina gainera eguin baituque, eta eguin baituque berce cerbait gauça, ceinetan guiçonac bekatutan erorcen ohi baitira,

4. Gaizquia frogatu-eta, bihurtuco ditu

5. Maulaz ardietsi nahi içan dituen guciac, osoric, eta borzgarren bat guehiago jabeari, ceinari bidegabea ekarri içan baitio.

6. Bada, bere bekatuarençat arthaldetic escainico du ahari narriogabe bat, eta hura emanen dio apheçari, gaizquiaren preçamenaren eta neurriaren arabera.

7. Apheçac Jaunaren aitzinean othoitz eguinen du harençat, eta barkatuco çaizco eguin dituen gaizquiac.

8. Eta Jauna minçatu içan citzaioen oraino Moisi, erraten cioelaric:

9. Manamendu hau eguioçute Aaroni eta bere semeei: Huna holocaustaco leguea: gau gucian goiçalderaino holocausta erretzen egonen da aldarean: eta aldare beretic içanen da sua.

10. Apheçac jauncico ditu athorra eta liho-harizco galçac: hartuco ditu, suac, oro erre ondoan, utzi dituen hautsac; eta aldarearen sahetsean eçarri dituenean,

11. Erauncico ditu lehembicico soinecoac, eta berce batzuec jaunciric, campetaric hautsac atheratuco ditu, eta toqui arras garbi batean errearacico ditu azquen phindarreraino.

12. Bainan aldarean kaldan egonen da bethi sua, ceina hacico baitu apheçac, egun guciz goicetan egurrac emanez; eta holocausta eçarriric, gainean erreco du bitima baquezcoen bilgorra.

13. Hori da bethi iraunen duen sua, behinere aldarean iraunguitzera utzico ez dena.

14. Huna Aaronen semeec Jaunaren aitzinean eta aldarearen aitzinean escainico dituzten sacrificioetaco eta libacionetaco leguea:

15. Apheçac olioz bustia den irin cethabatutic ahur bat hartuco du, eta irinaren gainean den isensu gucia; eta hura aldare gainean erreco du, Jaunari usain goçoeneco çaioen orhoitzapen bat beçala:

16. Ordean gaineraco irina, Aaronec bere semeequin janen du alchagarriric gabe; eta hura janen du leku sainduan, tabernacleco lorioan.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 6