Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 4:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta bekatuaren xahupeneco hartuco du aratchearen bilgorra, hala guibel-erraiac estalcen dituena, nola barnean den gucia,

9. Bi guelçurrinac eta hequien gainean den sarea sahetsetaraino, eta guibelaren bilgorra guelçurrinequin,

10. kencen diren beçala aratche baquezco bitimatic; eta erreco ditu holocaustetaco aldarearen gainean.

11. Bainan larrua eta haragui guciac, buru, çango, sabel, ongarri,

12. Eta gaineraco gorphutz guciarequin, eramanen ditu campetaric leku garbi batera, hautsac ixurcen ohi diren toquira: eta su emanen dioçute egur-çamaren gainean eçarriric, eta erreco dira hauts ixurien toquian.

13. Ordean eçagutza escasa Israelgo baldarna guciari guerthatu baçaio, eta Jaunaren manamenduaren contraco cerbait jaquingabez eguin balin badu,

14. Eta guero nabaditu badu bere bekatua, bere bekatuarençat aratche bat escainico du, eta hura erakarrico du tabernacle-sarcera,

15. Eta populuaren arteco çaharrenec haren buruaren gainean eçarrico dute escua Jaunaren aitzinean. Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolaturic,

16. Gançutua içan den apheçac haren odoletic ekarrico du lekucotasuneco tabernaclera,

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 4