Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 4:27-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Ordean populuaren arteco norbaitec bekatu eguiten badu jaquingabez, eta hobenduncen bada Jaunaren legueac debecatzen dituenetaric cerbait eguinez,

28. Eta bere bekatua eçagutu balin badu, ahunz narriogabe bat escainico du,

29. Eta bekatuarençateco bitimaren buruaren gainean eçarrico du escua, eta hura hilen du holocaustetaco lekuan.

30. Eta apheçac odoletic hartuco du bere erhian: eta holocaustetaco aldarearen adarrac uquitzen dituelaric, gaineracoa aldarearen oinetan ixurico du.

31. Eta bilgor gucia kenduric, baquezco bitimei kencen ohi çaioten beçala, hura erreco dio Jaunari usain goçotan: eta hobendunarençat othoitz eguinen du, eta barkatuco çaio hobena.

32. Bainan acienda xurietaric escaincen balin badu bekatuarençateco bitima, ardi narriogabe bat ekarrico du,

33. Escua eçarrico dio buruaren gainean, eta imolatuco du holocaustetaco bitimac hilcen ohi diren toquian,

34. Eta apheçac bere erhiaz hartuco du haren odoletic, eta holocaustetaco aldarearen adarrac uquitzen dituelaric, gaineracoa aldarearen oinetan ixurico du.

35. Bilgor gucia ere harcen duelaric, baquezco bitimatzat imolatzen diren aharien bilgorra harcen ohi den beçala, aldare gainean erreco dio Jaunari usain goçotan: eta othoitz eguinen du hobendunarençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 4