Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 4:11-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Bainan larrua eta haragui guciac, buru, çango, sabel, ongarri,

12. Eta gaineraco gorphutz guciarequin, eramanen ditu campetaric leku garbi batera, hautsac ixurcen ohi diren toquira: eta su emanen dioçute egur-çamaren gainean eçarriric, eta erreco dira hauts ixurien toquian.

13. Ordean eçagutza escasa Israelgo baldarna guciari guerthatu baçaio, eta Jaunaren manamenduaren contraco cerbait jaquingabez eguin balin badu,

14. Eta guero nabaditu badu bere bekatua, bere bekatuarençat aratche bat escainico du, eta hura erakarrico du tabernacle-sarcera,

15. Eta populuaren arteco çaharrenec haren buruaren gainean eçarrico dute escua Jaunaren aitzinean. Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolaturic,

16. Gançutua içan den apheçac haren odoletic ekarrico du lekucotasuneco tabernaclera,

17. Eta erhia bustiric, çazpitan ihinztadura eguinen du belaren parrean.

18. Eta Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernaclean den aldarearen adarretan eçarrico du odol hartaric beretic: ordean odol gaineracoa ixurico du lekucotasuneco tabernacle-sarcean den holocaustetaco aldarearen oinetan:

19. Eta bilgor gucia hartuco du eta aldare gainean erreco:

20. Aratche hortaz ere eguiten duelaric, berceaz aitzinean eguin içan duena: eta apheçac othoitz eguitearequin Israelgo semeençat, eztituco da Jauna hequien alderat.

21. Aphez-handiac guero campetaric atheratuco du aratchea, eta lehembicicoa beçala erreco du, ceren den baldarnaren bekatuarençateco bitima.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 4