Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 27:5-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Borz urthetaric hogoigarrena artean, guiçonquiac emanen ditu hogoi siclo, emaztequiac hamar.

6. Hilabethe batetaric borzgarren urthea artean, muthicoquiarençat emanen dira borz siclo; nexcarençat hirur.

7. Hirur hogoi urthetaco eta handic goitico guiçonquiac emanen ditu hamaborz siclo, emaztequiac hamar.

8. Beharra balin bada, eta estimua eman ez badeçaque, aguertuco da apheçaren aitzinera: hunec erabaqui eta eman deçaqueela ikusi duen becembat emanen du.

9. Baldin norbaitec botu eguiten badu, Jaunari imola daitequeen abere batez, saindu içanen da acienda hura,

10. Eta ecin gambiatuco da, erran nahi da ona tcharrera, ez-eta tcharra onera: baldin gambiatzen badute, gambiatua eta gambiatzeco baliatu dena, biac Jaunari consecratuac içanen dira.

11. Norbaitec botuz eman badu, Jaunari imola ez daitequeen abere lohia, apheçaren aitzinera erakarrico da,

12. Hunec erabaquiric ona den edo ez, preçamena eguinen du.

13. Escainçaileac diru hura eman nahi badu, borzgarren bat emanen du estimutic guehiago.

14. Norbaitec bere etchea botuz ematen badu eta Jaunari consecratzen, apheçac beguiratuco dio ona ala tcharra denez, eta emanen dioen balioaren arabera saldua içanen da:

15. Bacic-eta botu-eguileac berrerosi nahi badu, borzgarren bat emanen du estimuaren gainera, eta etchea beretzat içanen du.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 27