Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 27:28-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Jaunari consecratzen dena, nahiz guiçona, nahiz aberea, nahiz landa, ez da salduco, eta ecin berreros daiteque. Edocein gauça behin consecratua içan dena, Jaunaren sainduren saindu gueldituco da.

29. Guiçonac consecratzen duena ez da berrerosico, bainan bere heriotzez hilen da.

30. Lurreco hamarren guciac, nahiz bihietaric, edo çuhaitzen fruituetaric, Jaunarenac dira eta hari consecratuac.

31. Bainan norbaitec bere hamarrenac berrerosi nahi baditu, borzgarren bat emanen du gainetic.

32. Idien, ardien eta ahuncen hamarren guciac, arçainaren çaharoaren azpian iragaiten direnac, hamargarren heldu diren guciac, Jaunari consecratuco dira.

33. Ez da, ez onic, ez tcharric hautstuco, ez berme batera trucatuco. Baldin norbaitec trucatzen badu, truquezcoa eta trucatua, biac Jaunari consecratuac içanen dira, eta ez dira berrerosiac içanen.

34. Horiec dira Jaunac Moisi Israelgo semeençat Sinaico mendian eman manamenduac.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 27