Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 27:18-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Bainan aphur bat gueroago balin bada, apheçac balioa kondatuco du guelditzen diren urtheen arabera jubilaueraino, eta estimua aphalago eçarrico du

19. Botu-eguileac landa berrerosi nahi badu, estimuaren gainera borzgarren bat emanen du, eta lurra goçatuco du aitzina.

20. Bainan ez badu berrerosi nahi, eta berce norbaiti saldua içan bada, botu eguileac ecin guehiago berrerosico du;

21. Ceren bozcariozco eguna ethorri ditaqueenean, lur hura Jaunari consecratua içanen baita, eta gauça consecratua aphecen çucenari baitagoquio.

22. Jaunari consecratu çaioen landa, erosia balin bada eta ez aitzinecoen escutic ethorria,

23. Apheçac estimua emanen dio jubilauerainoco urtheen arabera, eta botu-eguileac hura pagatuco dio Jaunari;

24. Bainan bozcariozco urthean landa bihurtuco da ohico nausiari, ceinac saldu içan baitzuen, eta ceinari ondoregoz iraulguia baitzen.

25. Estimu guciac jarraiquiren dira Sainduteguico sicloaren phisuari: sicloa hogoi obolaz eguiten da.

26. Nihorc ecin consecratuco eta botuz emanen ditu lehen-sorthuac, ceinac Jaunarenac baitira: nahiz idia, nahiz ardia, Jaunarenac dira.

27. Aberea lohia balin bada, escainçaileac berrerosico du çure estimutic, eta gainera emanen du borzgarrena; berrerosi nahi ez badu, berce bati salduco da çuc eman estimuan.

28. Jaunari consecratzen dena, nahiz guiçona, nahiz aberea, nahiz landa, ez da salduco, eta ecin berreros daiteque. Edocein gauça behin consecratua içan dena, Jaunaren sainduren saindu gueldituco da.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 27