Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 27:10-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta ecin gambiatuco da, erran nahi da ona tcharrera, ez-eta tcharra onera: baldin gambiatzen badute, gambiatua eta gambiatzeco baliatu dena, biac Jaunari consecratuac içanen dira.

11. Norbaitec botuz eman badu, Jaunari imola ez daitequeen abere lohia, apheçaren aitzinera erakarrico da,

12. Hunec erabaquiric ona den edo ez, preçamena eguinen du.

13. Escainçaileac diru hura eman nahi badu, borzgarren bat emanen du estimutic guehiago.

14. Norbaitec bere etchea botuz ematen badu eta Jaunari consecratzen, apheçac beguiratuco dio ona ala tcharra denez, eta emanen dioen balioaren arabera saldua içanen da:

15. Bacic-eta botu-eguileac berrerosi nahi badu, borzgarren bat emanen du estimuaren gainera, eta etchea beretzat içanen du.

16. Baldin bere goçameneco landa botuz eman badu eta Jaunari consecratu, bihi erainçatic hartuco da balioa: hogoi eta hamar gaitzeru garagarrezco erainçaren lurra balin bada, berrogoi eta hamar siclo cilharrezcotan salduco da.

17. Jubilau hasteco urthetic berehala landaz eguina bada botu, cembat-ere balio baituque, hambat estimatuco da.

18. Bainan aphur bat gueroago balin bada, apheçac balioa kondatuco du guelditzen diren urtheen arabera jubilaueraino, eta estimua aphalago eçarrico du

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 27