Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 27:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna minçatu cen Moisi huneletan:

2. Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Botu bat eguin duenac, eta bere arima Jaincoari aguindu dioenac, estimutic emanen du balioa.

3. Guiçonquia balin bada, hogoi urthetaric hirur hogoi artecoa, emanen ditu berrogoi eta hamar cilharrezco siclo sainduteguico phisura.

4. Emaztequia balin bada, hogoi eta hamar.

5. Borz urthetaric hogoigarrena artean, guiçonquiac emanen ditu hogoi siclo, emaztequiac hamar.

6. Hilabethe batetaric borzgarren urthea artean, muthicoquiarençat emanen dira borz siclo; nexcarençat hirur.

7. Hirur hogoi urthetaco eta handic goitico guiçonquiac emanen ditu hamaborz siclo, emaztequiac hamar.

8. Beharra balin bada, eta estimua eman ez badeçaque, aguertuco da apheçaren aitzinera: hunec erabaqui eta eman deçaqueela ikusi duen becembat emanen du.

9. Baldin norbaitec botu eguiten badu, Jaunari imola daitequeen abere batez, saindu içanen da acienda hura,

10. Eta ecin gambiatuco da, erran nahi da ona tcharrera, ez-eta tcharra onera: baldin gambiatzen badute, gambiatua eta gambiatzeco baliatu dena, biac Jaunari consecratuac içanen dira.

11. Norbaitec botuz eman badu, Jaunari imola ez daitequeen abere lohia, apheçaren aitzinera erakarrico da,

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 27