Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 26:34-45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

34. Orduan lurra bozturen da phausutan guelditzeaz mortu egoten den ephean: içanen çaretenean

35. Etsai lurretan, besta içanen da harençat, eta phausuan egonen da mortu içatearequin, ceren phausuric ez baitu hartu çuen larumbatetan, han egoten cineztenean.

36. Eta çuetaric guelditzen direnei ikara sarthuren diotet bihotzetan, beren etsaien lurrean, airean dohan hosto baten harrabotsac lazturen ditu, eta ihes igorrico ditu ezpata balitz beçala: lurrera erorico dira, nihor ondotic içan gabe,

37. Elkarren gainzca erorico dira gudutic ihes dohacinac beçala; çuetaric nihor ez da etsaiari oldarcera ausartatuco.

38. Hilen çarete jendaien artean, eta lur etsaiac iretsico çaituzte.

39. Eta hequietaric bakar cembait guelditzen badira, bere gaixtaquerietan hiratuco dira beren etsaien lurrean, eta atsecabearen azpian egonen dira beren bekatuen eta beren aitenen gatic;

40. Aithor detzaten arteo beren gaixtaqueriac eta beren arbasoenac, ene leguearen hausteac, eta ene contra erabili urhatsac.

41. Beraz neroni goanen naiz hequien contra, eta eramanen ditut lur etsaiera, ahalquetan sar dadien arteo hequien bihotz ingurebaquigabea: orduan othoitz eguinen dute beren tzarqueriençat.

42. Eta orhoituco naiz Jacobequin, Isaaquequin eta Abrahamequin eguin içan dudan batasunaz. Halaber orhoituco naiz lurraz,

43. Ceina, hequiec utzi ondoan, boztuco baita bere phausuan, hequien gatic jasaiten duelaric larre goana içatea. Berec ordean othoitz eguinen dute beren bekatuençat, ene erabaquiac iraici eta ene manamenduac erdeinatu dituztelacotz.

44. Eta guciarequin ere, etsai-lurrean cirelaric, ez ditut alde bat iraici, eta ez ditut hala erdeinatu non arras iraungui baitira, eta alferretara bihurtu baita hequiequin eguin nuen batasuna. Ecen ni naiz hequien Jainco Jauna.

45. Eta orhoituco naiz ohico ene batasunaz, Eguiptoco lurretic athera nituenean eguinaz içateco hequien Jaincoa, jendaia gucien aitzinean. Ni naiz Jauna. Horiec dira erabaquiac, manamenduac eta legueac Jaunac eçarriac bere buruaren eta Israelgo semeen artean Sinaico mendian Moisen arartecoz.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 26