Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 26:32-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Xahutuco dut çuen lurra, eta hari beguira çuen etsaiac harrituac egonen dira, hango egoiliar eguin ondoan.

33. Eta çuec barraiatuco çaituztet jendaien artean, eta ezpata bulucico dut çuen ondotic, larre goanen dira çuen bazterrac, eta lurrera çuen hiriac.

34. Orduan lurra bozturen da phausutan guelditzeaz mortu egoten den ephean: içanen çaretenean

35. Etsai lurretan, besta içanen da harençat, eta phausuan egonen da mortu içatearequin, ceren phausuric ez baitu hartu çuen larumbatetan, han egoten cineztenean.

36. Eta çuetaric guelditzen direnei ikara sarthuren diotet bihotzetan, beren etsaien lurrean, airean dohan hosto baten harrabotsac lazturen ditu, eta ihes igorrico ditu ezpata balitz beçala: lurrera erorico dira, nihor ondotic içan gabe,

37. Elkarren gainzca erorico dira gudutic ihes dohacinac beçala; çuetaric nihor ez da etsaiari oldarcera ausartatuco.

38. Hilen çarete jendaien artean, eta lur etsaiac iretsico çaituzte.

39. Eta hequietaric bakar cembait guelditzen badira, bere gaixtaquerietan hiratuco dira beren etsaien lurrean, eta atsecabearen azpian egonen dira beren bekatuen eta beren aitenen gatic;

40. Aithor detzaten arteo beren gaixtaqueriac eta beren arbasoenac, ene leguearen hausteac, eta ene contra erabili urhatsac.

41. Beraz neroni goanen naiz hequien contra, eta eramanen ditut lur etsaiera, ahalquetan sar dadien arteo hequien bihotz ingurebaquigabea: orduan othoitz eguinen dute beren tzarqueriençat.

42. Eta orhoituco naiz Jacobequin, Isaaquequin eta Abrahamequin eguin içan dudan batasunaz. Halaber orhoituco naiz lurraz,

43. Ceina, hequiec utzi ondoan, boztuco baita bere phausuan, hequien gatic jasaiten duelaric larre goana içatea. Berec ordean othoitz eguinen dute beren bekatuençat, ene erabaquiac iraici eta ene manamenduac erdeinatu dituztelacotz.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 26