Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 26:19-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eta hautsico dut çuen gogortasunaren hampurusqueria. Eta çuençat cerua eguinen dut burdina iduri eta lurra cobrea beçala.

20. Çuen lana alferretan iraunguico da; lurrac ez du bihia hacico, eta çuhaitzec ez dute fruituric ekarrico.

21. Oraino ere ene contra baçabilçate, eta ez banauçue ençun nahi, çazpitan berhatuco ditut çuen gaitzac çuen bekatuen gatic:

22. Eta çuen gainera igorrico ditut ihici basac, çuec eta çuen aciendac janen çaituztenac, eta guciac ezdeusetara ekarrico, eta çuen bideac mortu bilhacaraciren dituztenac,

23. Halaric ere ez baduçue amor eman nahi, eta ene contra baçabilçate,

24. Ni ere çuen contra ibilico naiz, eta çazpitan açoteaz emanen darotzuet çuen bekatuen gatic

25. Eta çuen gainera erakarrico dut ezpata ene batasunaren asperçailea. Eta hirietara ihes eguin duqueçuenean, içurritea igorrico dut çuen erdira, eta çuen etsaien aztaparretara arthiquiac içanen çarete,

26. Nic hautsi ondoan çuen guiderra, hura baita oguia, halaco moldez non hamar emaztequic labe bakar batean erreco baitute laborea eta pisatuz emanen guero: eta janen duçue eta etzarete aseco.

27. Bainan horien ondotic ere ez banauçue ençuten, eta ene contra baçabilçate,

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 26