Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 25:8-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. kondaturen dituçu halaber urthezco çazpi aste, erran nahi da çazpitan çazpi, orotara eguiten dutenac berrogoi eta bederatzi urthe;

9. Eta çazpigarren hilabetheco hamargarren egunean, turuta joco duçu çure lur gucian, jabalpeneco orduan.

10. Eta sainduetsico duçu berrogoi eta hamargarren urthea, eta deithuren duçu bihurpena lurreco egoiliar guciençat, ecen hura da bozcariozco urthea. Guciac bihurtuco dira beren onthasunetara, eta ohico familietara.

11. Ceren berrogoi eta hamargarren urthea baita bozcariozco urthea. Ez duçue lurra erainen, eta bere baitharic heldu dena ez duçue bilduco, mahatsetaco picainac ez ditutzue alchaturen,

12. Jubilauaren sainduespenetan, bainan atzemana han berean janen duçu.

13. Jubilaueco urthean nor bere onthasunera bihurtuco da.

14. Cerbait salduco duçunean çure herritarrari, edo cerbait erosico dioçunean, ez eguin bidegaberic çure anaiari; bainan erosico dioçu beguiratuz jubilaueraco urtheei,

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 25