Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 25:42-55 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

42. Ecen ene cerbitzariac dira, eta nic atheratu ditut Eguiptoco lurretic: eta ez beitez sal gathibu beçala.

43. Çure anaiari ez dioçu çure indarraz atsecaberic emanen, bainan içan çaite çure Jaincoaren beldur.

44. Muthil-nescatoac har çatzue çuen ingurutaco jendaquietan.

45. Halaber sehiac hartuco ditutzue çuen toquietan dabilçan arrotzetan, edo hequien ganic çuen lurrean sorthuricaco umetan:

46. Eta ondoregoazco çucenez utziren ditutzue çuen ondocoei, eta hequietaz goçatuco çarete bethi: bainan etzatzuela indarca hersa çuen anaia Israelgo semeac.

47. Baldin arrotza edo çuen toquietan dabilan campotarra aberastu bada, eta baldin çuen anaietaric batec, beharrac azpiraturic, bere burua saldu badu hari edo haren odoleco norbaiti,

48. Salduz gueroztic, berreros daiteque. Bere anaietaric nahi duenac berrerosico du,

49. Edo bere osabac, edo bere osabaren semeac, edo bere ahaide batec, edo bere ahaideen ahaideac. Eta berac ahala balin badu, bere burua berrerosico du,

50. kondatuz bakarric saldu den ordutic urtheac bozcariozco urtheraino, salpeneco dirua eta cerbitzatu den urtheetaco saria sariçaleec ohi dutenetic.

51. Asco urthe guelditzen bada jubilaueraino, hequien arabera bihurtuco du dirua.

52. Gutiac badira, hequien arabera kondatuco du nausiarequin eta bihurtuco dio guelditzen diren urtheen saria,

53. Cerbitzatu den urtheetaco sariac kondaturic: nausiac ez beça çure aitzinean erabil gogorqui.

54. Horreletan berreros ecin baditaque, bozcariozco urthean ilkico da bere haurrequin.

55. Ecen ene cerbitzariac dira Eguiptoco lurretic atheratu ditudan Israelgo semeac.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 25