Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 25:38-46 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

38. Ni naiz çuen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuei emateco Canaango lurra, eta çuen Jaincoa içateco.

39. Çure anaiac, beharrac borchaturic, bere burua çuri salcen badarotzu, ez dioçu gathibuaren cerbitzu dorphea jasanaracico,

40. Bainan saritaco languile bat beçala eta etchetiar bat beçala içanen da; çure etchean bozcariozco urthea arteo lanean harico da;

41. Eta guero bere haurrequin ilkico da, eta itzulico da bere ahaidetara eta bere arbasoenganicaco ontasunera.

42. Ecen ene cerbitzariac dira, eta nic atheratu ditut Eguiptoco lurretic: eta ez beitez sal gathibu beçala.

43. Çure anaiari ez dioçu çure indarraz atsecaberic emanen, bainan içan çaite çure Jaincoaren beldur.

44. Muthil-nescatoac har çatzue çuen ingurutaco jendaquietan.

45. Halaber sehiac hartuco ditutzue çuen toquietan dabilçan arrotzetan, edo hequien ganic çuen lurrean sorthuricaco umetan:

46. Eta ondoregoazco çucenez utziren ditutzue çuen ondocoei, eta hequietaz goçatuco çarete bethi: bainan etzatzuela indarca hersa çuen anaia Israelgo semeac.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 25