Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 25:23-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Halaber lurra ez duçue bethicotzat salduco, ceren enea baita, eta çuec ene arrotzac eta etchetiarrac çarete.

24. Horren gatic çuen goçameneco bazterra, ez duçue berrerospeneco erresalbutan baicic salduco.

25. Baldin, beharrac joric, çure anaiac salcen badu bere lur puxca, eta ahaide hurbilecoac nahi badu, harec saldu duena berreros deçaque.

26. Ordean ahaide hurbilic ez badu, eta berreresteco dirua kausi ez badeçaque;

27. Saldu duen ordutic goan diren uztac kondatuco dira, eta gaineracoa bihurtuco dio erostunari, eta hola berriz sarthuco da bere goçamenean.

28. kausi ez badeçaque bihurceco dirua, erostunac iduquico du erosi duena bozcariozco urthea arteo. Ecen orduan salpen guciac itzulico dira nausiari, ohico jabeari.

29. Hirico harrasten barnean etchea saldu duenac, berrerosteco escua içanen du urthea bethe dadien artean.

30. Ez badu guibelerat hartu, eta urthe osoa iragan bada, erosteac eta bere ondocoec goçatuco dute bethico, eta ecin berrerosia içanen da jubilauean ere.

31. Bainan etchea harrasiric ez duen herri batean balin bada, bazterraldetaco çucenean salduco da; ez bada lehenago berrerosia içaten, jubilauan bihurtuco çaio nausiari.

32. Hiri barnetan diren lebitarren etcheac bethi berreros ditazque.

33. Ez badira berrerosiac içatu, jubilauan bihurtuco dira beren nausiei, ecen lebitarrec dituzten hirietaco etcheac dira hequien içançac Israelgo semeen artean.

34. Bainan hequien hiripeac ez dira salduco, ceren bethico goçamenetan baitituzte.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 25