Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 25:17-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Berautzue atsecaberic eman çuen leinutarrei; bainan batbedera bere Jaincoaren beldur içan bedi, ceren ni bainaiz çuen Jainco Jauna.

18. Iduc çatzue ene manamenduac, beguira çatzue ene erabaquiac eta bethe çatzue, lotsaric batere gabe bici ahal çaiteztençat lurraren gainean,

19. Eta lurrac eman detzatzuençat bere fruituac, ceinetaric ase arteo janen baituçue, nihorc borcha eguiteco beldurric gabe.

20. Erraten baduçue: Cer janen dugu çazpigarren urthean, baldin erain ez badugu, eta gure fruituac bildu ez baditugu?

21. Ene benedicionea emanen darotzuet seigarren urthean, eta fruituac erakarrico ditu hirur urtherençat:

22. Erainçac eguinen ditutzue çorcigarren urthean, eta halere fruitu çaharretaric janen duçue bederatzigarren urthea arteo: fruitu berriac ethorri arteo, çaharrac janen ditutzue.

23. Halaber lurra ez duçue bethicotzat salduco, ceren enea baita, eta çuec ene arrotzac eta etchetiarrac çarete.

24. Horren gatic çuen goçameneco bazterra, ez duçue berrerospeneco erresalbutan baicic salduco.

25. Baldin, beharrac joric, çure anaiac salcen badu bere lur puxca, eta ahaide hurbilecoac nahi badu, harec saldu duena berreros deçaque.

26. Ordean ahaide hurbilic ez badu, eta berreresteco dirua kausi ez badeçaque;

27. Saldu duen ordutic goan diren uztac kondatuco dira, eta gaineracoa bihurtuco dio erostunari, eta hola berriz sarthuco da bere goçamenean.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 25