Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 25:12-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Jubilauaren sainduespenetan, bainan atzemana han berean janen duçu.

13. Jubilaueco urthean nor bere onthasunera bihurtuco da.

14. Cerbait salduco duçunean çure herritarrari, edo cerbait erosico dioçunean, ez eguin bidegaberic çure anaiari; bainan erosico dioçu beguiratuz jubilaueraco urtheei,

15. Eta urthe arauca fruituac salduco darozquitzu.

16. Cembat ere urthe guehiago içanen baita iragaiteco jubilauaren ondotic, eta hambatez goratuco da precioa; eta cembat gutiago içanen baita ephe, eta hambatez gutiagotan eguinen da erospena; ecen gogoaren ephea salduco darotzu.

17. Berautzue atsecaberic eman çuen leinutarrei; bainan batbedera bere Jaincoaren beldur içan bedi, ceren ni bainaiz çuen Jainco Jauna.

18. Iduc çatzue ene manamenduac, beguira çatzue ene erabaquiac eta bethe çatzue, lotsaric batere gabe bici ahal çaiteztençat lurraren gainean,

19. Eta lurrac eman detzatzuençat bere fruituac, ceinetaric ase arteo janen baituçue, nihorc borcha eguiteco beldurric gabe.

20. Erraten baduçue: Cer janen dugu çazpigarren urthean, baldin erain ez badugu, eta gure fruituac bildu ez baditugu?

21. Ene benedicionea emanen darotzuet seigarren urthean, eta fruituac erakarrico ditu hirur urtherençat:

22. Erainçac eguinen ditutzue çorcigarren urthean, eta halere fruitu çaharretaric janen duçue bederatzigarren urthea arteo: fruitu berriac ethorri arteo, çaharrac janen ditutzue.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 25