Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 24:8-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Larumbat oroz Jaunaren aitzinean gambiatuac içanen dira Israelgo semeen ganic harturic bethico batasunez:

9. Eta içanen dira Aaronen eta bere semeençat, leku sainduan jateco: ceren baitira sainduren saindu Jaunaren sacrificiotaric bethico çucen batez.

10. Bizquitartean israeldar emaztequi baten semea, eguiptoar guiçon batenganicacoa, atheratu cen Israelgo semeen artera, eta aharratu cen campetan israeldar guiçon batequin.

11. Eta nola burhoztatu eta madaricatu baitzuen Jaunaren icena, erakarri çuten Moisen aitzinera. (Haren ama deitzen cen Salumith, Dabrien alaba, Danen leinucoa,)

12. Eta preso sarthu çuten jaquin arteo cer manatuco çuen Jaunac,

13. Jauna minçatu cen, Moisi,

14. Eta erran cioen: Campetaric ilkiaraz çaçu burho-eguile hori, eta ençun duten guciec buruaren gainean eçar betzote escuac, eta guero populu guciac harrica beça.

15. Eta erranen dioçute Israelgo semeei: Norquere maldicio arthiquico baitio bere Jaincoari, jasanen du bere bekatua;

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 24