Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 24:16-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta Jaunaren icenari burho arthiquico dioena, heriotzez hila içan bedi: içan dadien herritarra edo arrotza, populuac cali beça harrica. Jaunaren icenari burho arthiquico dioena, heriotzez hila içan bedi.

17. Norquere guiçona jotzen eta hilcen baitu, heriotzez hila içan bedi.

18. Abere bat hilcen duenac ordaina bihurtuco du, erran nahi da aberea aberearençat.

19. Norquere bere herritarretaric edoceini gaizqui eguin baitioque, nola berac eguin duen, hala eguina içanen çaio;

20. Hauscura hascurarençat, beguia beguiarençat, horça horçarençat ordainez bihurtuco çaio: eguin içan duen beçalaco gaizquiaren jasaitera borchatuco da.

21. Acienda hil duenac berme bat bihurtuco du. Guiçona hilcen duena, bera hila içan bedi.

22. Hobenduna içan dadien, nahiz herritarra, nahiz arrotza, erabaquia çucena içan bedi çuen artean: ceren ni bainaiz çuen Jainco Jauna.

23. Eta Moise minçatu ondoan Israelgo semeei, burho-eguilea atheraraci çuten campetaric, eta harrica lehertu çuten. Jaunac Moisi manatu beçala eguin çuten Israelgo semeec.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 24