Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 24:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Jauna Moisi minçatu cen huneletan:

2. Israelgo semeei mana çoçute oliba olio garbienetic eta arguienetic ekar deçaçuten, criseluen bethi mantenatzeco,

3. Lekucotasuneco belaren campoco aldean batasuneco tabernaclean. Eta Aaronec eçarrico ditu hequiec arratsetic goiceraino Jaunaren aitzinean, eta eguimbide hori bethi gucian çuen ondoregoa gucian bethea içanen da.

4. Jaunaren aitzinean eçarrico dira bethi urhe garbieneco ganderailuan.

5. Halaber hartuco duçu irin cethabatua, eta hartaric erreco ditutzu hamabi ogui, bakotchac bi hamargarren irin dutenac.

6. Eçarrico ditutzu Jaunaren aitzinean, mahain guciz garbiaren gainean sei alde batetic eta sei bercetic:

7. Eta hequien gainean eçarrico duçu isensu arguienetic, oguia içan dadiençat Jaunari eguiten çaioen escainçaren orhoitgarri.

8. Larumbat oroz Jaunaren aitzinean gambiatuac içanen dira Israelgo semeen ganic harturic bethico batasunez:

9. Eta içanen dira Aaronen eta bere semeençat, leku sainduan jateco: ceren baitira sainduren saindu Jaunaren sacrificiotaric bethico çucen batez.

10. Bizquitartean israeldar emaztequi baten semea, eguiptoar guiçon batenganicacoa, atheratu cen Israelgo semeen artera, eta aharratu cen campetan israeldar guiçon batequin.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 24