Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 23:37-42 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

37. Horiec dira Jaunaren besta-buru, guciz ospetsuac eta guciz sainduac deithuco ditutzuenac, eta hequietan Jaunari eguinen ditutzue escainçac, holocaustac eta libacioneac, egun bakotchecotzat manatuac diren beçala,

38. Jaunaren larumbatez, botuz edo çuen gogo onez Jaunari eguinen ditutzuen escaincez berçalde.

39. Holetan çazpigarren hilabetheco hamaborzgarrenetic, bildu ditutzuenean çuen lurreco fruitu guciac, çazpi egunez celebratuco ditutzue Jaunaren bestac; lehembicico egunean eta çorcigarrenean içanen da larumbata, erran nahi da phausua.

40. Eta lehembicico egunean hartuco ditutzue çuhaitzen fruituric ederrenac, palma-gandoac, çuhaitz-adar hostotsuac eta errecaco çumelicac, eta boztuco çarete çuen Jainco Jaunaren aitzinean.

41. Urthe oroz besta handi hori çazpi egunez celebratuco duçue: manamendu hori bethi gucian ondocoen ondoco beguiratuco duçue. Çazpigarren hilabethean celebratuco duçue besta,

42. Eta itzalpeetan egonen çarete çazpi egunez: Israelen odoletic diren guciac olhetan egonen dira:

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 23