Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 23:31-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

31. Ez duçue beraz batere lanic eguinen orduan: legue hau bethi gucian beguiratuco duçue ondocoen ondoco eta çuen egoitza orotan.

32. Egun hura phausuco larumbata da, eta çuen arimac atsecabean eçarrico ditutzue hilabethearen bederatzigarren egunean. Arratsetic arratsera celebraturen ditutzue çuen larumbatac.

33. Jauna Moisi berriz minçatu cen, cioelaric:

34. Erroçute Israelgo semeei: Çazpigarren hilabethe hartaco hamaborzgarren egunetic, çazpi egunez içanen dira Tabernacletaco bestac Jaunarençat.

35. Lehembicico eguna deithuco da guciz ospetsua eta guciz saindua: ez duçue egun hartan sehi lanic batere eguinen.

36. Eta çazpi egunez Jaunari holocaustac escainico ditutzue. Çorcigarren eguna ere guciz ospetsua eta guciz saindua içanen da, eta Jaunari holocausta bat escainico duçue: batzarra ecen eta bilkua orduan iduquico dira: egun hartan ez duçue sehi lanic batere eguinen.

37. Horiec dira Jaunaren besta-buru, guciz ospetsuac eta guciz sainduac deithuco ditutzuenac, eta hequietan Jaunari eguinen ditutzue escainçac, holocaustac eta libacioneac, egun bakotchecotzat manatuac diren beçala,

38. Jaunaren larumbatez, botuz edo çuen gogo onez Jaunari eguinen ditutzuen escaincez berçalde.

39. Holetan çazpigarren hilabetheco hamaborzgarrenetic, bildu ditutzuenean çuen lurreco fruitu guciac, çazpi egunez celebratuco ditutzue Jaunaren bestac; lehembicico egunean eta çorcigarrenean içanen da larumbata, erran nahi da phausua.

40. Eta lehembicico egunean hartuco ditutzue çuhaitzen fruituric ederrenac, palma-gandoac, çuhaitz-adar hostotsuac eta errecaco çumelicac, eta boztuco çarete çuen Jainco Jaunaren aitzinean.

41. Urthe oroz besta handi hori çazpi egunez celebratuco duçue: manamendu hori bethi gucian ondocoen ondoco beguiratuco duçue. Çazpigarren hilabethean celebratuco duçue besta,

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 23