Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 23:24-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Erroçute Israelgo semeei: Çazpigarren hilabethean, hilabethearen lehembicico eguna içanen da çuençat orhoitzapeneco sabata; turutec durrundaturen dute, eta deithuco da egun saindua.

25. Ez duçue egun hartan sehi lanic eguinen, eta Jaunari holocausta bat escainiren dioçue.

26. Jauna minçatu cen oraino Moisi, eta erran cioen:

27. Hilabethe hartaco hamargarren eguna içanen da xahupenetaco egun guciz ospetsua, eta deithuren da saindua: atsecabetan sarthuren ditutzue orduan çuen arimac, eta Jaunari holocausta bat escainiren dioçue.

28. Egun hartan gucian ez duçue sehi lanic eguinen batere, ceren egun hura baita deietaco eguna, beguithartez jar daquiçuençat çuen Jainco Jauna.

29. Egun hartan atsecabean sarthu ez dena, galduco da bere populutic;

30. Eta cerbait lan eguin duena, xahutuco dut bere populutic.

31. Ez duçue beraz batere lanic eguinen orduan: legue hau bethi gucian beguiratuco duçue ondocoen ondoco eta çuen egoitza orotan.

32. Egun hura phausuco larumbata da, eta çuen arimac atsecabean eçarrico ditutzue hilabethearen bederatzigarren egunean. Arratsetic arratsera celebraturen ditutzue çuen larumbatac.

33. Jauna Moisi berriz minçatu cen, cioelaric:

34. Erroçute Israelgo semeei: Çazpigarren hilabethe hartaco hamaborzgarren egunetic, çazpi egunez içanen dira Tabernacletaco bestac Jaunarençat.

35. Lehembicico eguna deithuco da guciz ospetsua eta guciz saindua: ez duçue egun hartan sehi lanic batere eguinen.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 23