Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 23:20-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta apheçac hequiec alchatu dituen ondoan Jaunaren aitzinean, beretzat erorico çaizquio.

21. Eta egun hura deithuren duçue guciz ospetsua eta guciz saindua: ez duçue orduan eguinen sehi lanic batere. Ondocoen ondoco eta çuen egoitza gucietan bethi iduquiren duçue legue hau.

22. Çure lurreco uzta bilduco duçunean, ez duçu ondo-ondotic ebaquico; guelditzen diren burucac ez dituçu bilduco, bainan beharrei eta arrotzei utzico diozcatzu. Ni naiz çure Jainco Jauna.

23. Eta Jauna minçatu cen huneletan Moisi:

24. Erroçute Israelgo semeei: Çazpigarren hilabethean, hilabethearen lehembicico eguna içanen da çuençat orhoitzapeneco sabata; turutec durrundaturen dute, eta deithuco da egun saindua.

25. Ez duçue egun hartan sehi lanic eguinen, eta Jaunari holocausta bat escainiren dioçue.

26. Jauna minçatu cen oraino Moisi, eta erran cioen:

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 23