Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 23:19-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Imolatuco ditutzue halaber aker bat bekatuarençat, eta bi bildots urthebanacoac baquezco bitimatzat.

20. Eta apheçac hequiec alchatu dituen ondoan Jaunaren aitzinean, beretzat erorico çaizquio.

21. Eta egun hura deithuren duçue guciz ospetsua eta guciz saindua: ez duçue orduan eguinen sehi lanic batere. Ondocoen ondoco eta çuen egoitza gucietan bethi iduquiren duçue legue hau.

22. Çure lurreco uzta bilduco duçunean, ez duçu ondo-ondotic ebaquico; guelditzen diren burucac ez dituçu bilduco, bainan beharrei eta arrotzei utzico diozcatzu. Ni naiz çure Jainco Jauna.

23. Eta Jauna minçatu cen huneletan Moisi:

24. Erroçute Israelgo semeei: Çazpigarren hilabethean, hilabethearen lehembicico eguna içanen da çuençat orhoitzapeneco sabata; turutec durrundaturen dute, eta deithuco da egun saindua.

25. Ez duçue egun hartan sehi lanic eguinen, eta Jaunari holocausta bat escainiren dioçue.

26. Jauna minçatu cen oraino Moisi, eta erran cioen:

27. Hilabethe hartaco hamargarren eguna içanen da xahupenetaco egun guciz ospetsua, eta deithuren da saindua: atsecabetan sarthuren ditutzue orduan çuen arimac, eta Jaunari holocausta bat escainiren dioçue.

28. Egun hartan gucian ez duçue sehi lanic eguinen batere, ceren egun hura baita deietaco eguna, beguithartez jar daquiçuençat çuen Jainco Jauna.

29. Egun hartan atsecabean sarthu ez dena, galduco da bere populutic;

30. Eta cerbait lan eguin duena, xahutuco dut bere populutic.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 23