Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 23:15-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Sabateco bigarren egunetic, ceinetan escainico baituçue picainetaco espala, kondatuco dituçue beraz çazpi aste oso,

16. Çazpi asteac bethe diren biharamuneco eguna arteo, erran nahi baita berrogoi eta hamar egun; eta sacrificio berri bat Jaunari escainico dioçue hunela:

17. Egoitza orotaric, picainetaco bi ogui alchatu bakotcha bi hamargarrenez eguina irin cethabatutic, Jaunaren picainetaco erreco ditutzuenac.

18. Eta oguiequin escainico dituçue çazpi bildots narriogabeac urthebanacoac, eta arthaldeco aratche bat, eta bi ahari, eta beren libacioneequin holocaustetan Jaunari escainiac içanen dira usain goçoenecotzat.

19. Imolatuco ditutzue halaber aker bat bekatuarençat, eta bi bildots urthebanacoac baquezco bitimatzat.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 23