Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 23:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen huneletan:

2. Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Hauquiec dira Jaunaren besta-buruac, sainduac deithuco ditutzuenac.

3. Sei egunez harico çarete lanean: çazpigarren eguna deithuco da saindua, ceren den larumbateco phausua. Ez duçue orduan lanic batere eguinen: Jaunaren larumbata da egoten çareten toqui orotaco.

4. Hauquiec dira beraz Jaunaren besta-buru sainduac, cein bere orduan celebratu behar ditutzuenac.

5. Lehembicico hilabethean, hamalaugarren egunean, ilhuncean, Jaunaren Bazcoa da:

6. Eta hilabethe bereco hamaborzgarren egunean, Jaunaren airisen besta da. Çazpi egunez janen duçue ogui alchatugabea,

7. Lehembicico eguna iduquico duçue saindu eta ospe handitacotzat: ez duçue orduan eguinen sehi lanic batere;

8. Bainan çazpi egunez Jaunari escainico dioçue suraco sacrificioa. Çazpigarren eguna ordean içanen da ospetsuago eta sainduago: hartan ez duçue eguinen sehi lanic batere.

9. Jauna minçatu cen oraino Moisi, cioelaric:

10. Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Sarthu çaiztequeenean nic emanen darotzuetan lurrean, eta uzta eguin duqueçuenean, apheçari ekarrico diozcatzue bihi espalac, çuen uztaco picainac:

11. Hunec sabat biharamunean, espal bat alchaturen du Jaunaren aitzinean, onhesgarri içan daquiçuençat, eta sainduetsiren du hura.

12. Espala consecratuco den egun berean, Jaunari holocaustetan hilen çaio urthea duen bildots narriogabe bat.

13. Harequin libacionetan escainico dira, bi hamargarren irin cethabatu olioz bustiac Jaunaren isensutzat eta usain goçoenecoençat; arnozco escainça bat ere, hinaren laugarrena.

14. Ez duçue uztatic janen ez oguiric, ez irin xigorric, ez ahiric, picainac çuen Jaincoari escaini ditutzuen arteo. Manamendu hori da bethicotzat, ondocoen ondoco eta çuen egoitza gucietan beguiratzecoa.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 23