Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 22:3-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Erroçute berei eta bere ondocoei: Çuen odoleco edocein guiçon lohi delaric hurbilduco dena niri consecratuac eta Israelgo semeec escainiac diren gaucetara, galduren da Jaunaren aitzinean. Ni naiz Jauna.

4. Aaronen odoleco guiçonac, leguensu içanen denac edo haci jariarequin, ez du, sasualdu arteo, janen niri consecratuac çaizquitanetaric. Hilac lohitua eta haci jariaduna uquitu duena,

5. Edo cierpe bat uquitu duena, eta cernahi gauça lohi, ceinaren uquiac kutsatzen baitu,

6. Arratseraino lohi içanen da, eta consecratuac direnetaric ez du janen: bainan bere gorphutsa urean garbitu duqueenean,

7. Eta iguzquia sarthu ondoan, xahu eguinic, orduan janen du escainça consecratuetaric, ceren hequiec baitira haren janhariac.

8. Aaronen semeec ez dute janen bere hilicaco edo ihiciac atzemanicaco haraguitic, halacoz kutsa ez ditecençat. Ni naiz Jauna.

9. Beguira betzate ene manamenduac, ez erorceco bekatura, eta hil ez ditecen ene sainduteguian, hura liçundu ondoan. Ni naiz Jauna hequiec sainduesten ditudana.

10. Arrotzetaric nihorc ez du janen gauça consecratuetaric, ez apheçarequin dagoenac, ez sariçaleac ez dute hequietaric janen.

11. Bainan apheçac erosia edo haren etchean sorthua denac, janen dute hequietaric.

12. Aphez alabac populutic hartu badu senharra, ez du janen ez gauça consecratuetaric, ez eta picainetaric.

13. Bainan alhargunduric, edo senharrac igorriric, eta haurric gabe itzuli bada bere aitaren etchera, aitaren jatecoetaric hacico da nescatcha gazte cenean beçala. Arrotzec ez dute hequietaric jateco escuric.

14. Jaquingabean gauça consecratuetaric jan duqueenac, borzgarren bat eçarriric jan duenaren gainera, apheçari emanen dio sainduteguian.

15. Ez dituzte liçunduco Israelgo semeec consecraturicaco gauçac, Jaunari escaincen direnac,

16. Beldurrez-eta jasan deçaten beren hobenaren tzartusuna gauça consecratuetaric jan ondoan. Ni naiz hequiec sainduesten ditudan Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 22