Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 22:20-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Narrio cerbait balin badu, ez duçue escainiren, eta ez da onhestecoa içanen.

21. Baquezco bitima bat Jaunari escainico dioen guiçonac, edo botu baten bethetzeco, edo bere gogo onez, nahiz idietaric, nahiz ardietaric, narriogabea escainico du, onhesgarri içan dadiençat: hartan ez da narrioric behar.

22. Itsua bada, cerbait hautsiric duena, udersua, orbainduna, çaragarsua, edo negalduna; ez dioçue Jaunari escainico, eta halacoetaric ez duçue deusere Jaunaren aldare gainean erreco.

23. Escain deçaqueçu çure oldetara idi eta ardi beharri-motza eta buztan-motza, bainan halacoez botu bat ecin bethe deçaçuque.

24. Ez dioçue Jaunari escainico abereric potroac bihurtuac, edo lehertuac, edo ebaquiac eta kenduac dituztenetaric, eta ez duçue çuen lurrean deusere holacoric eguinen.

25. Arrotzaren escutic ez dioçuete çuen Jaincoari escainico ez oguiric, ez eta eman nahi luqueen berceric; ceren galduac eta narriotuac baitira haren escuticaco guciac: ez ditutzue hartuco.

26. Berriz ere Jauna minçatu citzaioen Moisi, cioelaric:

27. Idia, ardia eta ahunça, sorthu ondoan çazpi egunez egonen dira amaren errapean: bainan çorcigarren egunean eta handic goiti escaint ditazque Jaunari.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 22