Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 22:18-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Minça çaite Aaroni eta bere semeei eta Israelgo seme guciei, eta erroçute: Israelgo etcheco norbaitec, edo çuen artean bici diren arrotzetaric batec, bere escainça eguiten badu, edo botu baten bethetzeco, edo bere gogo onez, edocein gauça ekar deçan Jaunaren holocaustetaco,

19. Çuetaz escainia içatecotzat, orots narriogabea içanen da idietaric, ardietaric eta ahuncetaric:

20. Narrio cerbait balin badu, ez duçue escainiren, eta ez da onhestecoa içanen.

21. Baquezco bitima bat Jaunari escainico dioen guiçonac, edo botu baten bethetzeco, edo bere gogo onez, nahiz idietaric, nahiz ardietaric, narriogabea escainico du, onhesgarri içan dadiençat: hartan ez da narrioric behar.

22. Itsua bada, cerbait hautsiric duena, udersua, orbainduna, çaragarsua, edo negalduna; ez dioçue Jaunari escainico, eta halacoetaric ez duçue deusere Jaunaren aldare gainean erreco.

23. Escain deçaqueçu çure oldetara idi eta ardi beharri-motza eta buztan-motza, bainan halacoez botu bat ecin bethe deçaçuque.

24. Ez dioçue Jaunari escainico abereric potroac bihurtuac, edo lehertuac, edo ebaquiac eta kenduac dituztenetaric, eta ez duçue çuen lurrean deusere holacoric eguinen.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 22