Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 22:10-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Arrotzetaric nihorc ez du janen gauça consecratuetaric, ez apheçarequin dagoenac, ez sariçaleac ez dute hequietaric janen.

11. Bainan apheçac erosia edo haren etchean sorthua denac, janen dute hequietaric.

12. Aphez alabac populutic hartu badu senharra, ez du janen ez gauça consecratuetaric, ez eta picainetaric.

13. Bainan alhargunduric, edo senharrac igorriric, eta haurric gabe itzuli bada bere aitaren etchera, aitaren jatecoetaric hacico da nescatcha gazte cenean beçala. Arrotzec ez dute hequietaric jateco escuric.

14. Jaquingabean gauça consecratuetaric jan duqueenac, borzgarren bat eçarriric jan duenaren gainera, apheçari emanen dio sainduteguian.

15. Ez dituzte liçunduco Israelgo semeec consecraturicaco gauçac, Jaunari escaincen direnac,

16. Beldurrez-eta jasan deçaten beren hobenaren tzartusuna gauça consecratuetaric jan ondoan. Ni naiz hequiec sainduesten ditudan Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 22