Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 20:17-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Hartuco duenac bere arreba, bere aitarenganicacoa edo bere amarenganicacoa, eta ikusi baituque haren ahalquea, eta arrebac beguiratu baitioque anaiaren laidoari, biec gauça tzarra eguin dute: beren herritarren aitzinean hilac içanen dira, ceren elkarri aguertu diozcaten beren laidoac, eta beren tzarqueria jasanen dute.

18. Emaztequi astagaitza darioenarequin balsatu dena eta haren ahalquea aguertu duena, eta harec berac ere erakutsi badu bere odolaren ithurria, biac beren populuaren erditic hilac içan beitez.

19. Ez duçu aguertuco çure amaren ahizparen baithan eta aitaren arrebaren baithan ahalquesun dena: hori eguin duqueenac bere haraguico laidoa aguerian ematen du: biec jasanen dute beren tzarqueria.

20. Aitaganicaco edo amaganicaco osabaren emaztearequin balsatu denac, eta bere ahaidearen laidoa aguertu duenac, biec jasanen dute beren bekatua, eta haurric gabe hilen dira.

21. Bene anaiaren emaztearequin ezconcen denac, haiçu ez den gauça eguiten du, bere anaiaren ahalquesuna aguercen du: haurric gabe egonen dira.

22. Beguira çatzue ene manamenduac eta erabaquiac eta hequiec bethe, beldurrez-eta iraiz çaitzaten lurrac ceintan sarcecotan eta egotecotan baitzarete.

23. Berautzue ibilcetic çuen aitzinean eragoztera nohan jendaquien legueetan. Ecen horiec guciac eguin dituzte, eta gorrototan ditut.

24. Bainan çuei minço natzaitzue: Goça çaçue hequien lurra, çuei primancetan emanen darotzuetadana, esne eta ezti darioen lurra. Ni naiz çuen Jainco Jauna berce jendaquietaric bereci çaituztedana.

25. Berez çatzue beraz çuec ere abere xahua hala ez denetic, hegastin xahua xahu ez denetic; beldurrez-eta çuen arimac liçun detzatzuen, acienda, eta xori, eta lurraren gainean higuitzen diren eta çuei lohi erakutsi darozquitzuedanetan.

26. Içanen çaquizquidate saindu, ceren saindua bainaiz ni Jauna, eta berce jendaquietaric bereci baitzaituztet, eneac içan çaiteztençat.

27. Guiçon edo emaztequia gaizquinqueriaco eta aztiqueriaco izpiritua içanen duena, heriotzez hil beitez: harrica cali betzate; beren odola beren gain içan beçate.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 20