Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 2:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Apheçac hura escaini duqueenean, sacrificioari kenduco dio orhoipeneco çathia, eta aldarearen gainean erreco du, Jaunari hainitz goço çaioen usain bat beçala.

10. Bainan gaineracoa içanen da Aaronençat eta bere semeençat, sainduren saindu Jaunari eguinicaco escainçatic.

11. Jaunari ekarcen çaizcoen escainça guciac, alchagarriric gabe içan beharco dira, eta ez da Jaunari sacrificiotan erreco ez alchagarriric ez eta eztiric.

12. Bakarric, ekarrico dituçu hequietaricaco picainac eta emaitzac: bainan ez dira aldare gainean eçarrico erretzen usain goçotan.

13. Edocein gauça ekar deçaçun sacrificiora, patzez onthuco duçu, eta çure sacrificioa ez duçu utzico çure Jaunarequilaco batasuneco gatza gabe. Çure escainça gucietan ekarrico duçu gatza.

14. Jaunari escaincen badioçu çure uzten picaina, ogui-buru oraino onthuac ez direnetaric, suan xigortuco dituçu, oguia beçala xehatuco dituçu, eta hula eguinen duçu çure picainen escainça Jaunari:

15. Olioa ixurcen dioçutelaric gainera, eta isensua gainean eçarcen, ceren den Jaunaganaco escainça.

16. Apheçac erreco du, escainçaren orhoitzapenetan, ogui xehatutic eta oliotic cerbait bat, eta isensu gucia.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 2