Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 2:2-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta ekarrico diote Aaronen seme aphecei: hauquietaric batec hartuco du ahurraren bethe irin eta oliotic, eta isensu gucia, eta eçarrico du orhoitzapenetan erretzen aldarearen gainean, Jaunari goçoen çaioen usain bat beçala:

3. Eta sacrificiotic gueldituco den gaineracoa, Aaronençat eta bere semeençat içanen da, sainduren saindu Jaunari eguinicaco escaincetaric.

4. Bainan ogui-labean errezco sacrificioa escaincen baduçu, içan behar da irin cethabatutic, erran nahi da ogui alchagarri gabeac, olioz bustiac, eta ophil airisac, olioz ferecatuac.

5. Çarthaguinan aphaindutic eguiten baduçu çure escainça, içan beharco da irin cethabatutic olioan orhatua eta alchagarriric gabe,

6. Poxicatuco duçu, eta gainera olioa ixurico.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 2