Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 2:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Norbaitec Jaunari eguiten dioenean sacrificioaren escainça, ogui-irin cethabatua içanen da haren escainça: eta gainera ixurico dio olioa eta isensua emanen,

2. Eta ekarrico diote Aaronen seme aphecei: hauquietaric batec hartuco du ahurraren bethe irin eta oliotic, eta isensu gucia, eta eçarrico du orhoitzapenetan erretzen aldarearen gainean, Jaunari goçoen çaioen usain bat beçala:

3. Eta sacrificiotic gueldituco den gaineracoa, Aaronençat eta bere semeençat içanen da, sainduren saindu Jaunari eguinicaco escaincetaric.

4. Bainan ogui-labean errezco sacrificioa escaincen baduçu, içan behar da irin cethabatutic, erran nahi da ogui alchagarri gabeac, olioz bustiac, eta ophil airisac, olioz ferecatuac.

5. Çarthaguinan aphaindutic eguiten baduçu çure escainça, içan beharco da irin cethabatutic olioan orhatua eta alchagarriric gabe,

6. Poxicatuco duçu, eta gainera olioa ixurico.

7. Eta criselatic heldu bada çure escainça, orobat içan beharco da irin cethabatutic eta olioz heçatua.

8. Hura Jaunari ekarrico dioçu eta emanen apheçari,

9. Apheçac hura escaini duqueenean, sacrificioari kenduco dio orhoipeneco çathia, eta aldarearen gainean erreco du, Jaunari hainitz goço çaioen usain bat beçala.

10. Bainan gaineracoa içanen da Aaronençat eta bere semeençat, sainduren saindu Jaunari eguinicaco escainçatic.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 2