Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 19:28-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Hilen deithoratzean ez duçue çuen haraguiari ebaquiduraric eguinen, eta ez duçue çuen gorphutzetan seinaleric edo ozcaric eguinen. Jauna ni naiz.

29. Ez duçu çure alaba lohiqueriari emanen, lurra eztadien kutsa eta tzarqueriaz bethe.

30. Ene larumbata beguira çaçue, eta ikaran egon çaizte ene sainduteguiaren aitzinean. Jauna ni naiz.

31. Etzarete gaizquinen alderat itzulico, eta ez dioçuete aztiei deusere galdeguinen, hequiez kutsatzeco çuen buruac. Ni naiz çuen Jainco Jauna.

32. Buru çurituaren aitzinean xuti çaizte, ohora çaçue guiçon-çaharra: çuen Jainco Jaunaren beldurra içan çaçue. Jauna ni naiz.

33. Çuen lurrean eta çuen artean arrotzic balin badago bicitzez eta egoitzaz, ez hari eguin irainic;

34. Bainan çuen artean içan bedi herricoa beçala, eta çuetaric balitz beçala maitha çaçue: çuec ere alabainan arrotz içatu çarete Eguiptoco lurrean. Ni naiz çuen Jainco Jauna.

35. Berautzue çucen ez denac eguin erabaquian, leguebidean, phisuan, neurrian.

36. Çucenac içan beitez çuen balençac eta phisuac, gaitzerua eta laurdena. Ni naiz çuen Jainco Jauna Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana.

37. Beguira çatzue ene manamendu guciac eta erabaqui guciac, eta beren bidea emanen dioçuete. Ni naiz Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 19