Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 19:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna Moisi minçatu cen hunela:

2. Minça çaite Israelgo semeen balderna osoari, eta erroçute: Saindu içan çaizte, ceren saindu bainaiz ni çuen Jainco Jauna.

3. Batbederac ekar beça ait-amen beldurra. Beguira çaçue ene larumbata. Ni naiz çuen Jainco Jauna.

4. Berautzue jaincordetara bihurcetic, eta jainco urthuric ez beçaçue eguin. Ni naiz çuen Jainco Jauna.

5. Jaunari, jabalgarri içan daquiçuençat, imolatzen badioçue baquezco bitimaric,

6. Imolatu egunean eta biharamunean janen duçue, eta erreco duçue suan hirugarren egunecotzat guelditu gucia.

7. Hartaric nihorc jaten badu bi egunen buruan, lohi içanen da eta impioqueriaz hobendun;

8. Eta jasanen du bere gaizquia, ceren liçundu duen Jaunaren saindua, eta galduco da bere populutic.

9. Çure bazterrean uzta eguiten duçunean, ez duçu murriztuco lurraren açaleraino, eta guelditzen diren burucac ez dituçu bilduco.

10. Çure mahastian ere erorcen diren molkoac eta bihicac ez dituçu bilduco, bainan beharrei eta arrotzei harcera utzico diozcatzute. Ni naiz çuen Jainco Jauna.

11. Ez duçu ohorgoric eguinen. Ez duçu gueçurric erranen, eta norc bere laguna ez du enganatuco.

12. Ez duçu ene icenean gueçurrez cin eguinen, eta ez duçu liçunduco çure Jaincoaren icena. Ni naiz Jauna.

13. Çure lagunari laidoric ez dioçu eguinen, eta ez duçu çure indarraren azpian ehoa iduquico. Saritaco languilearen lana ez da çure baithan biharamun goiça arteo sari gabe egonen.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 19