Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 18:6-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Guiçona etzaio hurbilduco bere odoleco emacume hurcoari, haren baithaco ahalqueriazco alderdien aguercera. Ni naiz Jauna.

7. Ez dituçu aguertuco çure aita baithan eta ama baithan ahalquesun direnac: ama, ama duçu; ez dioçu ahalquea emanen.

8. Ez dituçu aguertuco çure aitaren emaztea baithaco ahalquesun direnac; ecen çure aitari ahalquea ematea laiteque.

9. Aitaganicaco edo amaganicaco çure arreba, etchean edo campoan sorthua denari ahalcatzeco alderdiac ez diozcatzu aguertuco.

10. Çure semearen alaba baithan edo çure alabaganicaco alaban ez duçu ahalcatzecoric aguertuco, ceren çure ahalquea bailitaque.

11. Ez dioçu ahalquea aguertuco çure aitaren emazteac çure aitari eman dioen alabari, ecen çure arreba da.

12. Ez dioçu ahalquea aguertuco çure aitaren arrebari, ecen çure aitaren haraguia da.

13. Ez dioçu ahalquea aguertuco çure amaren ahizpari, alabainan çure amaren haraguia da.

14. Ez dioçu ahalquea aguertuco çure aitaren anaiari, eta etzare hurbilduco haren emazteari, ceinaren ahaidegoan sorthua baitzare.

15. Ez duçu aguertuco çure erreinaren ahalquea, ceren çure semearen emaztea baita, eta ez duçu aguertuco haren baithan itsusi dena.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 18