Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 18:18-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Ez duçu çure emaztearen ahizpa haren ohaidetasunetan hartuco, eta hura bici delaric ahizparen baithan ahalquea ez duçu aguertuco.

19. Astagaitzequin den emaztequiari etzare hurbilduco, eta ez duçu aguertuco haren lohitasuna.

20. Etzare çure lagunaren emazteari hurbilduco, eta ez duçu harequin nahasqueria likitsic eguinen.

21. Çure umetaric ez duçu emanen Moloquen idolari consecratzeco, eta ez duçu Jaincoaren icena liçunduco. Ni naiz Jauna.

22. Etzare guiçonquiari hurbilduco emaztequiari beçala, ceren-eta icigarriqueria bat baita.

23. Etzare aciendari hurbilduco, ez-eta harequin kutsatuco. Emaztequia ez da aberearen azpian jarrico, ez harequin balsaturen, ceren tzarqueria gaitza baita.

24. Etzarete lohituco çuen aitzinean eragotziren ditudan jendaqui guciac kutsatuac diren itsusquerietan,

25. Eta ceinetaz liçundu baita lurra. Neronec beguietsico ditut hequien tzarqueriac, lurrac berac iraiz ditzan bere egoiliarrac.

26. Beguira çatzue ene legueac eta erabaquiac, eta horrelaco icigarriqueriaric ez beçaçue eguin ez herricoec ez çuen toquietan dabilçan campotarrec.

27. Alabainan çuen aitzinean içatu diren lurreco egoiliarrec eguin içan dituzte gaitzesgarriqueria horiec oro, eta lurra lohitu dute.

28. Berautzue beraz, halacoric eguiten baduçue, çuen aitzinean içatu den jendaquia beçala çuec ere orobat iraiz cetzazten.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 18