Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 18:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric:

2. Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Ni naiz çuen Jainco Jauna:

3. Ez duçue eguinen ez çuec egon çareten Eguiptoco lurreco azturen arabera, ez-etare çuec sarraraztera nohan Canaan-herricoen arabera, etzarete hequien legueei jarraiquiren.

4. Ene erabaquien arabera eguinen duçue, eta beguiratuco ditutzue ene manamenduac; hequien arabera ibiliren çaizte. Ni naiz çuen Jainco Jauna.

5. Beguira çatzue ene legueac eta erabaquiac: hequien arabera eguiten duen guiçona, hequien bidez bicico da. Ni naiz Jauna.

6. Guiçona etzaio hurbilduco bere odoleco emacume hurcoari, haren baithaco ahalqueriazco alderdien aguercera. Ni naiz Jauna.

7. Ez dituçu aguertuco çure aita baithan eta ama baithan ahalquesun direnac: ama, ama duçu; ez dioçu ahalquea emanen.

8. Ez dituçu aguertuco çure aitaren emaztea baithaco ahalquesun direnac; ecen çure aitari ahalquea ematea laiteque.

9. Aitaganicaco edo amaganicaco çure arreba, etchean edo campoan sorthua denari ahalcatzeco alderdiac ez diozcatzu aguertuco.

10. Çure semearen alaba baithan edo çure alabaganicaco alaban ez duçu ahalcatzecoric aguertuco, ceren çure ahalquea bailitaque.

11. Ez dioçu ahalquea aguertuco çure aitaren emazteac çure aitari eman dioen alabari, ecen çure arreba da.

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 18