Itun Zaharra

Itun Berria

Lebiticoa 16:9-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Ceinere çorteac Jaunari atheratuco baitio, eta hura imolatuco du bekatuarençat;

10. Ceinere atheratuco baita aker bidalquinçat, eta hura biciric eçarrico du Jaunaren aitzinean, haren gainera ixurceco bere othoitzac, eta guero mortura igorceco.

11. Horiec behar-beçala eguin ondoan, escainico du aratchea; eta beretzat eta bere etchearençat othoitz eguiten duelaric, imolatuco du hura;

12. Eta isensuncia harturic, aldareco ikatzez bethe ondoan, escuan hartuco ditu isensutaco xuxenduac diren balsamuac, eta belaz barnera sainduteguira sarthuco da;

13. Balsamuac suaren gainean eçarriric, hequien lanhoac eta hatsac estal deçan lekucotasunaren gainean den oraclea, eta hil eztadien bera.

14. Halaber hartuco du aratchearen odoletic eta erhiaz çazpi aldiz ihinztadura eguinen du propiciatorioaren parrean iguzqui-sorthaldera.

15. Eta akerra hil duqueenean populuaren bekatuarençat, haren odola eramanen du belaren barneco aldera, aratchearen odolarençat manatua içan den beçala, ihinztaduraren eguiteco oraclearen aitzinean,

16. Eta sainduteguiaren xahutzeco Israelgo semeen likisquerietaric, hequien legue-hauspenetaric eta bekatu gucietaric. Molde berean eguinen du lekucotasuneco tabernaclearençat, ceina hequien artean, hequien egoitzaco likisquerien erdian jarria baita.

17. Nihorrere tabernaclean içan ez bedi, aphez handia sainduteguian sarcen denean othoitz eguitera beretzat eta bere etchearençat eta Israelgo balderna guciarençat, hura ilki arteo.

18. Eta atheratuco denean Jaunaren aitzinean den aldarera, othoitz eguin beça beretzat; eta harturic aratchearen eta akerraren odola, inguruan ixur beça aldareco adarren gainera;

19. Eta erhiaz çazpitan ihinztadura eguiten duelaric, sainduteguia xahutuco du eta saindutuco Israelgo semeen likisquerietaric.

20. Sainduteguiaren, tabernaclearen eta aldarearen xahupena eguin ondoan, orduan escaint beça bici den akerra.

21. Eta bi escuac emanic haren buruaren gainera, aithor betza Israelgo semeen gaixtaqueria, hoben eta bekatu guciac; eta oro haren buruaren gainera deitzen dituelaric, igor beça mortura, hartaco berecia den guiçon batez.

22. Eta akerrac hequien gaixtaqueria guciac eraman dituqueenean basa lekuetan barna, eta mortuan utzia içan den ondoan,

23. Aaron bihurtuco da lekucotasuneco tabernaclera, eta aitzinean sainduteguian sarceracoan jaunci cituen soinecoac eraunciric, eta han utziric,

Irakurri kapitulu osoa Lebiticoa 16